XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Alegia, output-eskalaren ondorioz, enpresarioak ekipamenduaren jabetzatik normala baino irabazi txikiagoa lortzen ari zirela; eta aurrezkiak inbertsioaren gainetik duen soberakin gehikuntzari zegokionez, horrek irabazi efektiboak murrizten ari zirela esan nahi zuen, eta beraz, enpresarioek beren outputa murrizteko arrazoirik izango zutela.
Oraingo ikuspuntuaren arabera, enpresarioek enplegu-bolumena (eta beraz, output eta benetako sarreraren maila) beren oraingo eta etorkizuneko irabaziak ahal den handienak izatea bultzatuta finkatzen dute (erabil-kostuaren zenbatespena, berak sarrera maximoa lortuko duela uste duen ekipamendu-erabileraren araberakoa izanik); eta irabazi maximoak emango dituen enplegu-bolumena, hainbat hipotesiren arabera kontsumo eta inbertsioaren emaitzak, hurrenez hurren, elkarri gehituta aurreikuspenek ematen duten eskari osoaren araberakoa izango da.
Orduko hartan adierazi nuenez, inbertsioak aurrezkiaren gainetik zuen soberakina zen output-bolumeneko aldaeretako indar eragilea. Beraz, argudio berria (nire ustetan) askoz zehatz eta argigarriagoa bada ere, funtsean, aurrekoaren garapena da.
Nire oraingo nahiz lehengo arrazoiketaren garrantzia honetan datza: alegia, enplegu-bolumena enpresarioek egindako eskari efektiboen azterketek finkatzen dutela, eta eskari horretan gehikuntzarik egoteko baldintza, inbertsioak aurrezkiaren gainetik nolabaiteko gehikuntzarik izango duenaren aurreikuspena egotea izango da, beti ere termino hauek
Dena den, oraingo lan honetan adierazi diren bilakaera guztiak direla eta,
D.H. Robertson jaunak oraingo sarrera eta